1. TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
GOIMEK S. Coop. (aurrerantzean, Goimek), Itziarko Industrialdea 2 Partzela, 20829 Itziar – Deba (Gipuzkoa) Espainia.
Datu pertsonalen babesarekin zerikusia duten gaietarako kontaktua: Goimek@Goimek.com
2. ZEIN DA TRATAMENDUAREN HELBURUA?
Zerbitzu batzuek erabiltzeko eta horietara sartzeko, beharrezkoa da Erabiltzaileek aldez aurretik Goimeki datu pertsonal batzuk ematea. Datu horiek fitxategi automatizatu batean tratatuko eta sartuko ditu Goimekek, kasu bakoitzean dagozkion helburuekin. Dena den, erabiltzaileek Goimeki ematen dizkioten datuen helburua da web orri honek eskaintzen dituen zerbitzuak ematea, hau da, batez ere kontaktuari edo erabiltzaileek egindako iradokizunei edo eskaerei erantzutea.
Goimekek aldez aurretik eta behar bezala jakinaraziko dizkie inguruabar horiek guztiak Erabiltzaileei, legez eska daitekeen kasuetan eta moduan.
Galdetegiak betetzean, erabiltzaileak datuak babesteko politika onartuko du kasu bakoitzean, eta, horrela, bere datu pertsonalak tratatzeko baimen argia emango du.
Goimekek bildutako datuak tratatuko ditu, Erabiltzaileek eskatutako zerbitzuak emateko, bai eta haien kontsultei edota iradokizunei erantzuteko ere. Era berean eta betiere erabiltzaileak horretarako gaitutako laukitxoa markatuta baimentzen badu, Goimekek erabiltzailearen jarduera eremua den sektorerako dituen produktu edo zerbitzuen gaineko komunikazio komertzialak bidaliko dizkio.
Beharrezkoa bada, erabiltzailearen eskaera eta erabiltzailearen gainean bildutako datuak Goimek barruan eskaerari erantzuna ematea dagokion eta makina-erreminten sektorean ere diharduen enpresari jakinarazi ahal izango zaizkio, betiere aurreko paragrafoan deskribatutako helburu berberarekin.
Erabiltzaileak hirugarrenen datu pertsonalak ematen baditu, hirugarren horiei jakinarazi beharko die zeri buruzko datuak diren emandakoak, eta datuak fitxategi batean daudela, fitxategiaren xedea ere adierazita. Era berean, dagozkien eskubideak erabiltzeko aukera dutela ere jakinaraziko die, Goimek identifikatuko du, eta hirugarren horien baimena eskuratu beharko du haien datuak Goimeki jakinarazteko.
3. ZER DATU TRATATZEN DITUGU ETA ZENBAT DENBORAN?
Goimekek datu hauek tratatuko ditu:
(I) Identifikaziorako eta harremanetarako emandako datu pertsonalak.
(II) prozesu informatikoen ondoriozkoak (nabigazio ohiturak edo ingurunea digitalaren erabileraren gainekoak, horrelako ingurunea erabiltzen denean), IP helbidea eta cookieen, pixel etiketen eta beste teknologia batzuen bidez bildutako informazioa;
Erabiltzailea zerbitzuan aktiboan dagoen bitartean edo erabiltzailearekin harreman aktiboa duen bitartean –harreman komertziala, negozio mailakoa edo bezeroari arreta ematekoa– tratatu eta gordeko ditu datuak Goimekek, bai eta kontaktuaren datuen tratamenduari lotuta egon daitezkeen erantzukizunen ondoriozko lege betebeharren preskripzio epean ere.
4. SEGURTASUN NEURRIAK ETA INFORMAZIOAREN KONFIDENTZIALTASUNA
Goimekek bermatzen du segurtasun neurri egokiak hartu dituela bere instalazio, sistema eta fitxategietan. Halaber, Goimekek datu pertsonalen konfidentzialtasuna bermatzen du. Hori gorabehera, Goimekek agintaritza publiko eskudunei jakinaraziko dizkie bere esku dauden edo bere sistemen bidez eskura ditzakeen datu pertsonalak eta bestelako informazioa, eta kasuan aplikatzekoak diren legezko eta erregelamenduzko xedapenekin bat etorriz eskatzen badira.
5.- ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK
Erabiltzaile guztiek eskubidea izango dute beren datuak eskuratu, zuzendu eta kentzeko, bai eta beren datuen tratamendurako emandako baimena ezeztatzeko, tratamenduari ezetz esateko, tratamendua mugatzeko edota bere datuak eramateko, eta eskubide horiek gauzatu ahal izango dituzte Goimek@Goimek.com posta elektronikoaren bitartez edo idatzi bat Goimekera bidaliz, helbide honetara: Itziarko Industrialdea 2 Partzela, 20829 Itziar – Deba (Gipuzkoa) Espainia.
6. COOKIEEN POLITIKA
Goimekek cookieak erabiltzen ditu. Cookien Politikan eskuratu dezakezu horri buruzko informazio guztia.
7.- ERREKLAMAZIOAK KONTROL AGINTARITZAREN AURREAN
Erabiltzaileak bere eskubideren bat urratu dela uste badu, erreklamazioa aurkeztu ahal izango du Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (DBEA), esteka honen bidez: https://www.aepd.es/.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobea, azkarragoa eta seguruagoa eduki dezazun. Politika honetan azalduko dizugu zer diren teknologia horiek, zertarako erabiltzen diren (adibidez, nabigazio saioa hasteko edo zure lehentasunak gordetzeko), eta nork erabiltzen dituen.
Zer dira cookieak?
Cookieak dira zure nabigatzailera bidaltzen diren eta nabigatzeko erabiltzen duzun terminalean instalatzen diren gailuak, ondoren berriro eskuratu ahal izango den informazioa gordetzeko.
Teknologia horiek funtsezkoak dira Webgune honen funtzionamendua, osotasuna, erabilgarritasuna eta bere edukiak egokiak izan daitezen, eta abantaila handiak ematen dituzte zerbitzuak emateko, nabigazioa erraztuta eta erabilgarri eginda.
Cookieek ezin dituzte terminaletan gordetako informazioak irakurri. Ezin dute, ezta ere, zure ekipoa kaltetu edo aldatu.
Zer cookie mota erabiltzen ditu Webgune honek?
Ondoren eskainiko dizugun informazioak Webgunearen orrialdeen bitartez instalatzen diren cookie motak ulertzen lagundu dizu. Era berean, hirugarren erakundeek instalatzen dituzten cookieen berri emango dizugu.
COOKIE MOTA | AZALPENA | HIRUGARRENAK |
TEKNIKOAK | Cookie teknikoek datu pertsonalik ez duen informazio orokorra eta anonimoa gordetzen dute, edo erabiltzaileak identifikatzen dituen informazioa. Cookie hauen helburua da webgunearen funtzionamendua bermatzea. | Ez |
ANALITIKOAK | Cookie hauek Web Orri honen propietateak eta funtzionaltasunak analizatzen eta neurtzen uzten dute, hobetzeko asmoarekin. Instalatzen diren cookieak hirugarrenen cookieak dira. Adibidez, Google Analytics analisi tresna bat da, zeinarekin webguneek jakin dezaketen zer propietate erabiltzen duten beren bisitariek haiekin interkazioan sartzen direnean. Cookie sorta bat erabili dezake informazioa biltzeko eta webguneen erabilerari buruzko estatistiken berri emateko, Googleko bisitariak pertsonalki identifikatu gabe. | Google Analytics |
PUBLIZITATEA | Publizitate egitea da cookie hauen helburua. Erabiltzaileen nabigazioari buruzko informazioa biltzen uzten dute, nabigazio saioen bitartez, erabiltzaileei beren interesekin edo aurretik egin dituzten bilaketekin lotura duten publizitateak aurkezteko. | Doubleclick |
Nola kudeatu ditzaket cookieak?
Zure nabigatzailearen lehentasunen menuan sartu zaitezke eta cookieak ez instalatzeko moduan konfiguratu, jada dauden cookieak ezabatu edota Webgunearen beste orrialde batzuetan nabigatzen hasi aurretik cookieak ezabatu.
Cookieei buruz dituzun lehentasunak konfiguratzeko, hona hemen esteka batzuk, non jarraitu beharreko urratsak azalduko zaizkizun, nabigatzeko erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera:
Cookieen politikaren eguneraketa
Azken eguneraketa, 2017ko uztailaren 14a.
Cookieen politikaren aldaketa lege aldaketen ondorio izan daiteke, edo politika hori Datuen Babeserako Espainiako Agentziak emandako jarraibideetara egokitzeko, bai eta cookieak instalatu edo erabiltzen dituzten hirugarrenekiko akordioetan aldaketak gertatzen direnean ere.